GERNIKA LUMO |
Blog honetan, Gernika-Lumon pasealekuan zehazki aurkitzen den frontoi bati buruz lortutako informazioa ahalbidetuko dizuegu. Frontoia Gernika hiriaren erdi- erdian aurkitzen da argazki honetan ikusten duzuen tokian. Plaza honek 4 arkupe luze zabal ditu eta horietako batean aurkitzen da gure frontoia.Nahiko zaharra da, gaur egun nahiko berriztua dagoen arren. Gernikako bonbardaketa garaiko frontoia da eta berezitasunak izan zituen bombardaketa horretan, oso puntu garrantzitsua izan zen; kontatuko dizuegu eta sakonduko dugu aurreraxeago.
NORTZUK GARA?
- JABI GOITIA
- IKER AMORRORTU
- JON URIEN
- JUAN ZABALA
Joko-egitura, joko ekintza eta joko testuinguruari dagokionez eskaerak goitik behera erantzunda daude. Nahiz eta nahiko zaila den ondo ulertzea, ordena, esaldi oso luzeak eta hitz askoki hizkiak faltan dituztelako. Ebaluazio irizpideei dagokionez, Nahiko Ongiren barruan kokatuko nuke blog hau. Ortografia akats ugari dituen arren, informazio iturri aniztasunak asko aberasten duelako. Gainera, bloga teknikoki oso ona da, oso bisuala, nahiz eta bideoren bat faltan bota.
ResponderEliminarGuzti hau kontuan izanda, nota: 6.
Gorka Estevez Urain, EHUko 1. mailako Euskara taldeko ikaslea.
Lehenik eta behin esan beharra daukat asko guztatu jatala blog hau, frontoia oso berezia iruditu jat, ez neukan ikusia.
ResponderEliminarEdukiek galderari erantzuten deutse osotasunean, eta bloga oso ondo ordenaturik dago eskema jarraituz eta informazioa erraz aurkitzea ahalbidetuz.
3informazio iturri erabili dabez, 2 elkarrizketa egiteaz gain, hitzaldi bat entzutera ere joan dira. Nahiz eta nik faltan bota dodana bideo bat dan, ondo azaldu dabe joko egitura eta joko ekintza irudiekin eta joko ekintza hobeto azaltzeko irudi grafikoak ere badagoz.
Ortografia akats batzuk dagoz batez ere testuinguru historikoan , baina orokorrean esaldiak ondo ulertzen dira eta ondo idatzita dago.
Nire kalifikazioa: 8,75
Irati Intxaurraga .Euskera 1.taldea
Gernika Lumoko frontoi honetan edukia galderatik hasiz esan beharra dago, bloga oso ondo antolatuta dagoela eskema bat eginez eta arlo ezberdinetan antolatuz. Lehiatilak ezarriz irakurleei bloga irakurtzea errezten digu eta ikusi nahi dugun informazioa txertatu dezakegu. Joko egitura eta joko ekintza oso ondo azladuta dago eta argazkiak kalitate honetakoak eta leku egokian kokatu daude. Baina arlo hauek hobetzeko IKT aipatuz bideo baten falta somatu dot. Egokia izango litzateke azalpenarekin batera bideo batzuk jartzea erakargarria izateko.
ResponderEliminarBlog honetan elkarrizketa bat eta hitzaldi bat gehitzen dute nire interesa erakarriz. Oso egokia iruditu zait hitzaldia jartzea interesgarria delako pilota lekuei buruz gehiago jakiteko. Ortografia akatsak egon badira ere hizkuntza aberatsa da eta ulergarria.
Nire nota :8,5
Mikel Legarreta. Euskera 2 taldea
Ebaluazioarekin hasi baino lehen, esan beharra daukat ni Gernikan askotan egon naizela eta bloga irakurri arte ez nekien frontoia hau existitzen zenik. Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte; zenbait liburu, elkarrizketak eta hitzaldi bat. Garatu dituzten edukiak galderei erantzuten die bere osotasunean, eta sakontasun handiz. Esteka ezberdinen bitartez informazio erraz aurkitu daiteke. Hainbat IKT erabili dituzte, baina faltan bota dut bideo bat. Talde lana izan dela ez dut ebidentziarik aurkitu, ez baitago kideen argazki bat. Hizkuntzaren aberastasuna egokia da eta baita, erakargarria. Horregatik irakurketa erraza egiten da baina, ortografia akats batzuk aurkitu ditut.
ResponderEliminarHau guztia esanda, nire kalifikazioa 8,25 da.
Eleder Legarretaetxebarria Goikoetxea, EHU-ko ikaslea. Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien fakultatea, 2E euskara.
Hasteko, esan beharra dago bloga oso bisuala dela eta honek asko errazten duela irakurketa. Bestalde aipatzekoa da, hainbat informazio iturri erabili direla, (liburuak, elkarrizketa, bertara bisita egitea) eta irizpideko atal garrantzitsua izanda, kontuan hartzekoa da. Edukiari dagokionez, garatutakoa, erantzun beharreko galderen arabera, orokorrean galdera guztiak erantzuten dira. IKT erreparatuz, nahiz eta hainbat argazki aurkitu, bideoren bat azaltzea, asko aberastuko luke bloga, nire ustez. Hizkuntza egokia eta ulergarria izan da, hala ere akats ortografiko batzuk ikusi ditut. Orokorrean, bloga oso ona iruditu zait.
ResponderEliminarNire nota: 8
Ainhoa Alvarez Ajuria, EHU-ko ikaslea. Jarduera fisikoaren eta kirolaren fakultatea, euskeraazko 1.taldea
Blog honetan informazio iturri ezberdin asko erabili dituzte, besteak beste liburuak elkarrizketak hitzaldiak… Edukiei dagokionez denak erantzunda daude, IKTeen arloan apur bat behera egiten du blogak, argazki asko erabili dituzte baina bideoren bat faltan botatzen da. Informazioa aurkitzea berriz oso erraza da, leiho ezberdinetan banatuta baitaukate puntu bakoitza. Hizkuntza aldetik ez dago akatsik, orokorrean oso lan ona dela iruditzen zait, batez ere edukiari dagokionez.
ResponderEliminarNire kalifikazioa: 8,75
Aitor Errasti EHUko ikaslea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziako Fakultatean, 1E.
Blog hau ebaluatzeko lehenik eta behin informazio iturri nahikoak erabili ditu eta fidagarriak dira gainera.Edukien galderari erantzuten diote eta azalpen luzeak erabiltzen dituzte.Ikt ak erabiltzerakoan agian ez dute bideorik erabili teknologiarekin ez direlako ondo konpontzen. Baina zaiakera bat ikusten dut argazkiak eta argazkien modifikazioak eginez baina ere paint edo antzeko bat erabili dute 3 d argazki bat sortzeko.beraz 3 ikt erabili dituzteBloga ordenatuta dago eta argazkien aukeraketa bikaina da informazio guztia irakurtzeko. Kolaborazioan egin dutela uste dut textu guztia formatu berean eta adierazteko modu berean dagoelako.Hau da, ez dute bakoitzak zati bat eta batu egin.Hizkuntzaren aberastasuna egokia da nahiz eta akats ortografiko txiki batzuk egon.Eduki guzti-guztiak adierazten dute eta hori zoriontzekoa dela uste dut.
ResponderEliminarBeraz nire kalifikazioa 9,2 izango da
Endika Martinez EHUko ikaslea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Fakultatean , 1E
Ebaluazio irizpideak aztertuta esan dezakegu, blogean dauden atalak anitzak dira eta informazio espezifikoa bilatzeko errazagoa da beraz informazio iturri nabari eta fidagarriak dira. IKTri dagokionez, bideoak ez dute jarri baina argazki asko daude eta argazkien bidez pilotalekuari buruzko datuak ulerterrazak dira. Joko ekintzako argazki bat paint edo antzerako programa batekin lan egin dutela ikusten da, oso ongi bada. Ortografiari dagokionez, akatsen bat dago, batzuetan esaldi luzeak egiten dituzte eta zailagoa izaten da ulertzen. Kooperazio eta lan talde bezala lan egin dutela ikusi daiteke.
ResponderEliminarBeraz, nire nota 8,5 da
Iker Artetxe Zalbidegoitia (Euskerazko 1.taldeko ikaslea)
Blog hau asko gustatu zait. Informazio iturri desberdinak eta anitzak erabili dituztela argi dago. Edukiei dagokionez, antolamendua oso argia eta zuzena da, erraz aurki daiteke edozein eduki. Beste aldetik, informazioa ona eta zehatza da, nabari da bereak eta bi egin dituztela honako datu hauek aurkitzeko. Gainera, hainbat IKT erabili dituztela nabarmentzekoa da, bideoa, argazkia etabar ikusita jakin daiteke. Bideoa oso polita eta egokia dela esan beharra dago.
ResponderEliminarTalde lana guztiz ez dela izan ere esan beharra dago.
Hizkuntza bikaina eta aberatsa da, eta ortografia akatsak nekez ikus daitezke.
Besterik Gabe, nire nota 9 bat da.
Hasteko, pilotalekua oso polita iruditzen zaidala esan behar dut. Ebaluazio irizpideak kontuan hartuta bloga ondo antolatuta dago, nire ustez oso blog ulertzeko erreza da. Bideo baten falta nabaria da, bideoaren bidez jokaldi tipikoak askos ere hobeto ulertuko baitziren, hala eta guztiz ere argazkiak honak dira eta ondo azalduta daude. Ez ditut ortografia akatzik ikusi eta hizkera oso aberatsa da, talde lana bezala ona izan dela esan nuke ere. Gernika hain herri handia eta ospetsua izanda, ez dituzte informazioa aurkitzeko problemarik izan eta informazio hori oso ondo azalduta dago nahiz eta agian informazio gehiegi izan.
ResponderEliminarGuzti horregatik nire nota: 8,2
Nicolás Bezanilla Iriarte, EHUko 1. mailako euskarazko taldearen ikaslea.