HITZALDIA



Azaroaren 13an Gernikako Elai- Alai aretoan Iñaki Uriarte Bilbotar arkitektuak, frontoiei eta beraien sorrerei buruzko hitzaldi bat eman zuen.
Iñakik guk espero ez bezala, ez zuen gernikako frontoi zaharrari buruz bereziki hitz egin. Euskal herriko hainbat eta hainbat frontoiri buruz hitz egin zuen, eta horien artean baita gure frontoiari buruz ere. Orain hitzaldi horretan interesgarriena iruditu zaiguna kontatuko dizuegu:

Aintzina artzainak elkarri bola edo antzerako gauzak botatzetik sortu zen gaur egungo pelota eta lehen pilotakadak Ondarroako elizatari batean eman zirela esan zuen.
Gaur egungo frontoirik zaharrena Ziburun dagoela ere aipatu zuen 1826koa.

Hauxe izan zen Gernikako frontoiari buruz esandakoa: Hasiera hasieran frontoi honek frontisa besterik ez zeukan, plaza libre baten antzera baina gero ezkerreko horma gehitu zitzaion. 
Horrez gain, lehen testuinguruaz hitzegin dugunean aipatutako partidak 12 ak inguruan jolasten bazen, partida hori gelditu egiten zen 12ak puntuan "Angelusa" abesten zelako eta ondoren jarraitzen zuen.


Amaitzeko gaur egun, honelako eta beste hainbat frontoi zahar, euskal pilotaren jatorri izan direnak, zoritxarrez aparkaleku moduan erabiltzen dira eta penagarria dela aipatu zuen.




No hay comentarios:

Publicar un comentario