Oraintxu esan bezala, sakea aurrelariak egiten du, eta eskuineko hurrengo irudian ikusi dezakegunez, hauek dira jokalariek izaten duten kokapena frontoian. Bai sakalariek bai errestokoek.
JOKALDIRIK OHIKOENAK

- Beste aukera bat, pilota zabaletara zabaltzea dugu. Aukera hau, dejada txokora baino gehiagotan erabiltzen da, duen efektibitateagatik. Zeren, pilota ondo joz gero oso erraza da frontoiko arkupeetatik kanpora bidaltzea aurkariarentzako errestoa oso zaila bihurtuz. Izan ere, frontoitik kanpora irten beharko luke altxatzera eta erresto hori arkupeen artean sartu ondoren onera bidali, hau egiteko teknika paregabea izatea beharrezkoa da noski. Aldi berean, hau gertatzen ez denean, hau da, zabaletara bota eta pilota arkupeetatik kanpora ez doanean, zera gertatzen da, arkupeetako zutabeetan errebotea ematen du. Aukera hau ere, nahiz eta ez dirudien, oso zaila izaten da errestokoarentzat. Izan ere, pilotariek zenbaitetan pilota zabalerantz doala ikustean ezjakintasunean gelditzen dira,(kanpora irtengo da ala errebotea emango du?) berandu erreakzionatuz sarritan edo mugimendu okerra eginez.
-Bestetik, jokaldirik ohikoenak errepasatzean, aipatu beharreko jokaldia sakekoa da. Honetan aurrelariak sake ebakia egiten du ezker horma eta zoru irregularraren artean jartzen saiatuz. Edota baita, sake ebakia egin eta lehenik pelotak ezker horman eman eta oso bizi atera dadin pelota
No hay comentarios:
Publicar un comentario