ELKARRIZKETA

TEO GANDARIASI ELKARRIZKETA

Teo Gandariasi Gernikako aldizkariaren idazleetariko bati elkarrizketa egin diogu eta asko izan da berak emandako informazioa. Elkarrizketa hau egiteko polikiroldegiko tabernan elkartu ginen zapatu arratsalde baten. Teori frontoiari buruzko histoaria pixka bat kontatzeko esan genion baina ondoren berak kontatutakoa liburu batean aurkitu genuen eta ondorengo orrialdean kontatu dizuegu.

-Inoiz jokatu al da txapelketarik?

Asko izan ziren jokatu ziren txapelketa ofialak, lehen kontatu dizuegun bezala, baina 1937an bonbardaketa ostetik galtzen joan da frontoiak zeukan garrantzia. Gernikan frontoi berria eraiki zen eta txapelketa ofizialak jokatzeari utzi zitaoin frontoi honetan baina ez zitzaion jokatzeari utzi zion. Eskola publikoa eraiki zenean bertan ume askok jokatzen zuten baina txapelketak jokatzeko ohitura galdu egin zen. Baina eskola hori beste toki batera eraman zuten 2002. urtean eta frontoiaren gaineko eraikina gastetxe bihurtu zen. Aldaketa hau onuragarria izan zela pilotalekuarentzat kontatu zigun Teok. 

Gaztetxeak, udan txapelketa bat antolatzen zuen Futbitoko txapelketarekin batera. Txapelketa honi "batzoki" izena jarri zioten eta gaur egun ere bai Futbolaren txapelketa soilik mantentzen da.
-2003an gaztetxeak lehen txapelketa antolatu zuen, udan egiten zen uztailean. Bi aurkako partidak ematen ziren eta edonork parte ahal zezakeen. Ohitura honek ez zuen asko iraun, 4-5 bat urte, 2006 tik aurrera frontoi horretan ez da inolako txapelketa ezta partidarik ezagutu. 

-Jokamolde desberdinik jokatu al da inoiz?

Bonbardaketa baino lehen gomazko paletaz ere aritzen ziren frontoiaren tamaina eta altuera egokiak zirelako, baina ofizialik ezer ez. Gehienbat frontoi honen ezaugarria eskuz jokatzea izan da. Gainera Frontoia berriztu zenean, lehen esan bezala bere tamaina asko gutxitu zen orduan ez du jokamolde desberdinak egiteko aukerarik ematen.
hau dau gaur egun gure frontoiaren itxura


Beste alde batetik, Iñaki gonzalez 26 urteko gernikar batek jarduera fisikoaren eta zientzien ikasle ohia izandakoak, informazio pixka bat ahalbidetu zigun bere esperientzia pertsonala kontatuz.

Iñakirekin, beti elkartzen garen Gernikako taberna batean, Aterpe-n, eduki genuen solasaldi hau.

Frontoi honetan txiki-txikitatik ibiltzen ziren jokatzen eta 15-18 urte bitartean lehen aipatutako txapelketan parte hartu zuen. Udako bere ilusioa izaten zen lagunekin bildu eta pasealekura partidal jokatu eta ikusten joatea.
Beste alde batetik, Gernikako Frontoi ofiazial al da Santanape berriztu zuten urte batean bera arkupe pelota taldean zegoen eta entrenamenduak pasealekuko frontoi zahar honetan egin zituzten urte hartan. Aldiz asteburuko partidak Jai Alain zestako frontoian egiten zituzten, frontoi hau ez baitzegoen baimendua. Aurrerago hurrengoa orrialdeetan aipatuko ditugun ezaugarriak direla eta.

  
 



No hay comentarios:

Publicar un comentario