JOKAMOLDEAREN EGITURA

Gure kasuan, jokoa zuzena da, eskuz hain zuzen. Bat-baten kontrako egoerak ere jokatu dira baina gehienbat kolaborazio opizizioa da nagusi(2:2). Lehen aipatu bezala arkupean aurkitzen den pilotalekua da eta eskuz jokatzen dela esan dugunez pelotarekiko erlazioa pilota "joz" izango da.

SAKEA


 Zorua irudi honetan ikuz dezakezuenez, laukizuzenean kokaturiko harriz egina dago eta harri horiek zehaztutako marra baten atzetik egiten da sakea. Gutxigorabehera neurtu genuen eta 6 metro eskasera zegoen marra frontisetik. Frontoia nahiko txikia denez, sakeko marra ere nahiko aurrean dago. Sakean marra hori berori gainditu behar da.
Normalean sakea ezker hormara egiten da, zabalean ere tantoa nahiko erraz egin daitekeen arren. Ondoren kontatuko dizuegu berezitasun hau.




PASA:  Pasako marra ere ez dago frontoian zehaztua, baina hala ere bertan jokatu dutenek badakite zehazki non kokatzen den marra. Sakea bezala, harrizko baldosa moduko ilara batek markatzen du hau ere.Gutxi gorabehera 11 metrora kokatuta dago.
 












TANTOA NOLA IRABAZI ALA GALDU 

Frontoi motzean eskuz jolastearen ezaugarri berberak ditu baina badu bereziteasunen bat edo beste frontoiaren egitura dela eta.

 


SABAIAN: 


 Irudi hauetan ikus dezakezuen moduan sabaia naiko bitxia da. Goikaldetik zutabe horizontal bezalako egitura batzuk irteten dira eta horrek eragin zuzena du jokoarekin.Sakez ezin izango da inoiz goian jo , joz gero txarra izango da. Baina, jokoan zehar frontisa jo eta goiko zutabe moduko horretan joz gero ona izango da. Logikaz pelota hor jo ondoren aurrerantz irtengo da, hau da berriz ere frontiserantz bueltatuko da eta jokuak jarraituko du. Pilota goian jo eta frontisera heltzen bada pilota jo duenarentzat tanto izango da. Horregatik oso bizi ibili behar da.
Beste alde batetik, pilotak frontisa jo baino lehen hor goian joz gero txarra izango da eta aurkakoarentzat tantoa.



  






















ZABALEAN:   Zabalak beste berezitasun bat dauka. Argazki honetan ikusten duzuen bezala zabaleko marraren gainean pilotalekua euzten duten zutabeak daude. Bai sakez eta bai tantuan zehar pilotak bote bat jo eta zutabe horietako baten joz gero tantuak jarraitu egingo du. Hori bai, zutabea jo ondoaren boleaz joa beharko da, jada bote bat eman baitu. Aldiz boterik jo gabe jotzen badu zutabean txarra izango da ( fuera konsideratuko da). Eman daitekeen beste egoera bat, botea eman eta zutabeen artetik pilota joatea da. kasu horretan jokuak jarraitu egingo du eta aurkakoak izango duen arren erantzuten saiatu beharko du, ona konsideratzen delako. Beste alde batetik gaur egun argazki honetan ikus dezakezuen bezala, frontoiaren atzean eserleku luze bi daude jarrita. Hauek lehiaketa egiteari utzi zenean jarri zituen udaletxeak bertan gazteak biltzeko. Gaur egun jokoan zehar, eserleku hauetan joz gero ona izango da. Hala ere kasu hau gutxitan ematen da, esan bezala sabaia baxua eta berezia denez oso zaila da pasako marra gainditzea eserlekuetara iritziz, indar eta teknika handia izan behar da.



Frontoi honetan ez da marra moduko joko zuzenik ezagutu, ezta frontenisa ere. Eskuz jokatzean, tanteoa eskuz jokatzen diren modalitateetan bezala 22 ra izan ohi da gehienetan baina 18ra ere jolasten da sarri.

 







Hemen kontatutako informazioa gehienbat Iñaki eta Teori egindako elkarrizketetatik lortu dugu. Baina, gaztetxeak ere txapelketak antolatzen zituela konturatu ginenean bertara gerturatu ginen eta haiek ere informazio asko eman ziguten.

1 comentario:

  1. 1. Ebaluazio irizpideetan agertzen diren alderdi ezberdinak ebaluatu:
    1.1. Informazio iturri motak eta kopurua: ONGI
    1.2. Edukiek galderari erantzuten dioten: ONGI
    1.3. IKT kopurua eta motak: ONGI
    1.4. Informazioa aurkitzeko erraztasuna (ordenatutako bloga) ONGI
    1.5. Kolaborazio lana ONGI
    1.6. Hizkuntzaren aberastasuna, idatzia erakargarria eta bateratua den ONGI
    1.7. Ortografia akatsak ONGI
    2. Blogaren edukia.
    2.1. Jokamoldearen egitura zehaztu
    a. Joko mota. Zuzena edo ez zuzena. ONGI
    b. Duelu edo norgehiagoka mota. Adibidez, 1:1 (bat baten aurka edo buruz burukoa), 2:2, eta abar. ONGI
    c. Instalazio mota eta beronen ezaugarriak. ONGI
    d. Materiala eta pilotarekiko erlazioa. Jokamoldean erabili ohi diren pilota mota eta erreminta/k (erremintak Euskal Pilotan bakarrik). Zehaztu nola erlazionatu ohi diren pilotariak pilotarekin (jo egiten dute, jaso/jaurti, irristatuz bidali edo atxiki ). ONGI
    e. Sakea (Valentziarren kasuan, sakea edo Ferida) eta errestoa. Nondik (sakearen lehenengo botearen edo ez badago, pilotariaren kokapenaren distantzia eta azpi-eremua zehaztu) eta nora sakatu ohi da (distantzia eta sakeko azpi-espazioaren kokapena). ONGI
    f. Tantoa irabazi eta galtzeko moduak zehaztu. Nola lortu ohi da tantoa egitea (aukera guztiak zehaztu) eta nola galdu ohi da tantoa (aukera guztiak zehaztu). ONGI
    g. Zehaztu marra(arraia, xixa, ratlla) bezalako egoera bereziak ba al dauden, noiz egin ohi diren eta nola jokatzen diren, baita jokoan duten eragina ere. zehaztuz. ONGI
    h. Markagailu mugatua. Zehaztu zenbatera jokatu ohi den. Frontenisa bezalako egoera berezien kasuan, zehaztu markagailu sistema. ONGI
    2.2. Joko ekintza deskribatu
    i. Zehaztu normalean nork sakatzen duen (sakea, ferida, traure). NAHIKO
    j. Sake-errestoan, sakatzaileen eta errestokoen ohiko kokapena zehaztu. NAHIKO ONGI
    k. Jokamoldeko kolperik ezagunenak eta erabilienak zehaztu. ONGI
    l. Jokaldirik ohikoenak zehaztu (pilotaren norabidea), hots, sakean, errestoan eta elkartrukeko egoeretan ezberdinduz. ONGI
    2.3. Joko-testuingurua deskribatu
    m. Parte hartzaile mota. Sexua, adina, pilotari moduan duen esperientzia… ONGI
    n. Instalazioaren kokapena eta irisgarritasuna. Zehaztu bere kokagune zehatza (herri erdian, udaletxean, elizan, aparte mendian dagoen auzo batean…), ezintasuna duten eta ez duten pertsonentzako irisgarritasun mota deskribatu. ONGI
    o. Zehaztu noiz jokatu ohi den instalazio honetan (goizez, arratsaldez, asteburuetan, herriko festetan…) eta noiz ezin den jokatu (goizez, arratsaldez, meza garaian, udaletxeko zerbitzuak herritarrentzat zabalik daudenean…). Deskribatu eguraldiak (euriak, hezetasunak, haizeak…) edo bestelako alderdiren batek jokatzeko aukerengan eragiten al duten. ONGI

    KALIFIKAZIOA: 9.8 LAN BIKAINA!!

    EBALUATZAILEA: Aitor Alduntzin. EHUko Jarduera Fisikoen eta Zientzien Graduko ikaslea 1.E

    ResponderEliminar