GERMAN TXAKARTEGI SAENZ 1987 |
Pasealekuko frontoiaz hitz egiteko, bi etapa bereiztu behar dira. Alde batetik 1854tik 1924ra eta bestetik 1924tik gaur egunera arte.
Frontoia 1854an eraiki zen pasealekuko hegoaldean. Frontoia, harlanduzko harri finagaz egin zen, frontisak 10x10 metroko neurria zeukan ( gaur egun frontoiaren tamaina asko txikitu da gainean eraki zen eskola dela eta.)
1916an, berriztu egin zen kuadro hauen luzeera. Oraingo honetan, lehengo 28 metroko luzerak jarraitzen zuen baina 9 kuadrotan banatua: lehenengo hirurak 3,35 metrokoak eta 3,25 metrokoak besteak.
Ricardo Hernandez izan zen frontoi honen lehen gerente edo zuzendaria eta honek bere negozioetan murgitzeko asmoz erabiltzen zuen frontoia. Alde batetik entrada kobratuz eta bestetik apustuak eginez.
Ondoren Ricardo zaharra zenean gernikar talde baten esku utzi zuen frontoia; Seberiano Madariaga, Domingo alegria, Nicolas Anitua...
Beste alde batetik, 1925ean, Gernikan pelotarekiko afizioaren gorakada ikusita. frontoia estali egin zen eta gainean Neskeen eskola publico bat eraiki zen. Gaur egun eskola hau gastetxe bat bihurtu da eta gazteeak asteburuetan biltzeko eta gazte asanbledetarako erabiltzen da.
Frontoi hau estaltzeaz, Castor Uriarte empresari bat kargu egin zen. 250.000 pezetako dirutza kostatu zitzaion.
Frontoia 1925eko ekainaren 14an inaguratu zen oso forma bitxian. Partida batekin inuguratu zen baina ez partida arrunt bat; 2 vs 3 ko partida bat. Etxabe II eta III. ak Baltasar , txortena , eta Chiquito de azkoitia hirukotearen kontra.
Frontoi honetan profesionalen partida ofizialak jokatzen ziren eta hainbat pilotari famatuk jokatu zuten bertan: Felipe Arrien Arrien II, Ricardo Arrien ( espainiako afizionatuen txapelduna 1960an)
ZARRABEITIA BENGOA,ALBERTO 2004 |
BOMBARDAKETA GARAIA: 1937 ko apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketa famatuan, hiritarrak frontoi honetan babestu ziren gehienbat. Frontisa zutik geratu zen baina nesken eskolaren parte bat erori eta frontoi erdia ere txikitu egin zen eta gaur egunerarte mantentzen duen tamaina hartu zuen. Frontoi txiki bat geratu zen bai altueraz eta bai luzeraz. Frontisaz altueraz 5 bat metro eskas eta luzeraz 30 bat.
Bombardaketa ostean berriz pilotan hasteko pilotazale amorratu batek pixka bat frontoia berreraiki zuen 1941ean.
Lortutako informazio hau argazkiko bi liburu hauetatik lortu dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario