JOKO TESTU INGURUA

Pasealekuko frontoi honetan, adin ezberdinetako jendea aritzen da jolasean. Nahiz eta gaur egun ez den lehiaketarik ospatzen, jende ugari ibiltzen da frontoi honetako pareta joka. Persona hauek, nagusiki, 5-12 urte bitarte umetxoak izaten dira. Izan ere, eskola osteko arratsaldeetan ume ugari biltzen dira inguruetan, askok tanto batzuk jokatuz frontoi berezi honetan. Umetxoez gain, zenbait helduk ere jokatzen dute noiz behinka pelotakada batzuk, gaztaroko oroitzapenak berpiztuz. Nahiz eta arraroa iruditu daitekeen, oso zaila da gazte talde bat ikustea frontoi honetan jolasean. Egia esan, Gernika herriak instalazio oso onak ditu euskal pilotan aritzeko. Hain zuzen Urbieta futbol zelaien alboan 5 frontoi publiko daude, non ez da beharrezkoa alokatzea jolasteko. Hau gutxi balitz beste 3 frontoi publiko ere baditu herriko toki ezberdinetan zehar. Azken hauetako bi, pilota mailan oso ezagunak dira, zeren, bertara pilotari zein zestari profesionalak sarritan etortzen dira jolastera. Hauetako bat Santanape pilotalekua da, non umeentzako eskupilota eskola bat ere dagoen. Bestea aldiz, Jai-Alai pilotalekua dugu. Pilota leku honetan berriz, zesta puntara baino ez da jolasten, izen handiko lehiaketak bilduz bertan.

Blog honen bidez ezagutzera ematen ari garen pilotalekua dakizuenez Gernikako pasealekuan dago kokaturik. pasealeku hau, herriaren erdi erdian dago. Oso erraza da bertara iristea bai oinez bai bizikletan bai gurpildun ahulkian. Beraz, elbarrituek ere bertara iristeko aukera dute arazorik gabe. Esan bezala herriaren erdian dago, hain zuzen gazetxeanaren azpian. Badakizue, Gernikara inoiz bazatozte galdetu gaztetxea non dagoen eta erraz aurkituko duzue frontoi bitxi baina polit hau.
 Bestetik frontoi honetan, aipatutako haurrek eta helduek asteburuetan zein aste egunetan jolasten dute, izan ere ez dago trabarik jolasterako orduan. Umetxoek arratsaldeetan jolasten dute bereziki.  Oraintxu esan bezala, ez dago trabarik jolasterako orduan, ezta eguraldiarekin zerikusikoak ere. Izan ere aterpe bat da, beraz, berdin dio euria, txingorra edota elurra den frontoia ez da bustiko eta. Baina hori bai, egia esan beharra dago eta horrelako egun baldarretan frontoiko zenbait tokitan hezetasun pixka bat agertu ohi dela. Zenbaitetan hezetasun honek efektu arraroak sortzen ditu pilotan, baina oso gutxitan izaten dira efektu hauek eta ez dute jokoa askorik baldintzatzen. Haizeak berriz, ez du eraginik jokoan, arkuek asko babezten dutelako frontoia.





Bertan egiten diren lehiaketei buruz hitz egiterakoan, esan beharra dugu hauek uda partean izaten direla, hain zuzen uztailean. Lehiaketa hauek Gernikako gaztetxeak antolatzen ditu udaletxearen laguntzarekin, euskal pilota sustatze asmoz. Uztail osoan zehar astero gastetxeak kirol ezberdinen lehiaketak antolatzen du eta horietako bat da gure pilotalekuan jokatzen dena. Beste konpetizo batzuk herri kirolak, futbitoa, baltsa jaitsiera Gernikako ibaian... izaten dira. Binakako partidak jokatzen dira, denak 18 tantora. Egia esan, azken urte hauetan lehiaketa honek zale asko irabazi ditu, bereziki sortzen den giro onaren ondorioz. Izan ere, nahiz eta lehiaketa izan, oso erlazio ona izaten da aurkarien artean. lehiaketa honetan, ez da sari berezirik izaten. . Aipatu bezala uztailean ospatzen da, lehenengo bi asteetan eta partida guztiak goizez jokatu ohi dira, maila bakoitzeko finalak izan ezik. Hauek arratsaldez. Azkenik esan, lehiaketa honetan erabiltzen den sistema, jaurdunaldietako ligilla dela. Horrela antolatzaileek ume eta gazte guztiek ahalik eta gehien parte hartzea eta jolasteko aurkera gehien izatea lortu nahi dute.



1 comentario:

  1. Blog honetan oso nabaria da taldekideek egin duten lana informazioa jasotzeko, iturri ugari ageri baitira (elkarrizketak, hitzaldiak... ). Informazioan ortografia akatsaren bat izan arren, ulertzen erraza da. Hala ere, zenbait ataleko parrafotxoak pixka bat astunak iruditu zaizkit.
    Talde lan ona iruditu zait, nahiz eta lekua eta jolasteko dinamikaz ideia bat egiteko bideoa ez eduki.
    Gainera, niretzat interesgarriena den atalean, jokamoldeen atalean hain zuzen, nahiko sakondu dute, eta hainbat txapelkteta non , noiz eta nola jokatzen diren aipatu dute. Halan eta guztiz ere, zenbait momentuetan ildotik atera direla uste dut, benetan inportantea ez den informazioa aurkeztuz. Lekuaren historiari buruz ere informazio ugari aurkitu dute; izan ere, Gernika bezalako herriak kontatzeko badu.
    Oso bitxia iruditzen zait frontoi hau, nola iraun duen eta zein bitxikeri dituen.

    Orokorrean egitura eta aurkezpen polita duen blog-a iruditzen zait, interesgarria eta informazio ugarikoa.
    Nire nota 8 da.

    Garbiñe Lozano , 2.euskarako taldea.

    ResponderEliminar